Edukira jauzi egin.

Nabigazio menu nagusira jauzi egin.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa.

Hasiera > Aurkezpena

Aurkezpena

AURKEZPENA
Lagunok:
Duela hogei urte baino gehiago Gipuzkoako Mendizale Federazioak gogoz ekin zion gure mendi-bideak zaintzeari eta ezagutarazteari; berauek erabiltzeko gonbita herritarrei helaraziz. Hartara, naturarekin harreman estuan sartzeko, paisaiaz gozatzeko eta gure ondasun historikoarekin aberasteko aukera izan zezaten.
2006 urtetik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundia, gure eskualdeko bidezidorren garrantziaz jabeturik, buru-belarri murgildu zen lan horretan. Bultzada horri esker ibilbide sare egonkor bat sortzen da, seinaleztapenaren homogeneotasunean lan egiten da eta herritar ororentzako irisgarritasunean aurrerapauso garrantzitsuak ematen dira.
Bi erakunde horien gidaritzapean eta udalen, kluben, garapen agentzien, mankomunitateen eta herritarren laguntzarekin urrats garrantzitsuak eman dira, ibilbide luzeen, ibilbide laburren, zein herri ibilbideen sarean etengabe lan eginez. Zentzu horretan, bidezidorren diseinuan, garbiketan, homologazioan eta dibulgazioan esfortzu berezi bat egin da azken urte hauetan.
Orain arte egindakoari eutsi egin behar zaio, baina aurrerantz begiratzeari utzi gabe. Kontuan izan behar dugu bidezidor-zaletasuna, une honetan, bultzada handia hartzen ari dela gure gizartean. Egoera berri honi dagokion garrantzia eman behar zaio eta, senderistek eskatzen digutenari geure buruak egokitzen jakin.
Gaur egun Internet da dibulgazio tresna onena eta, ezinbestekotzat jotzen dugu gure bidezidorrak sare nagusi horretan kokatzea. Horregatik, GipuzkoaOinez proiektuaren bigarren fasea aurkezteak pozez betetzen gaitu, gure ondare historikoa eta ondare naturala ezagutarazteko tresna paregabea jartzen baitigu esku artean. Norabide honetan lanean jarraitzeko asmoa daukagu eta webgune hau gure ingurumen naturala maite dugun guztiontzat erreferentzi gune bilakatzea espero dugu.
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Gipuzkoako Foru Aldundia
Barrandiola

Gipuzkoako mendi ibilaldiak web guneari buruzko informazioa.