PR-Gi 3003
Uraren bidea
Oatiko inguruak ezagutzeko ibilbide konpletoa da Uraren bidea. Naturak eta gizakiek eraikitako hainbat elementu ikus daitezke bidean, baita sai arreak ere. Izan ere, duen fauna eta flora aberatsagatik dago babestua parkea. Lope de Aguirre konkistatzaile ezagunaren eta gogorraren ustezko jaiotetxea ere bidean dago, baita San Miguel herriko zaindariaren omenez eraikitako ermita ere, beraz ez dago buelta ez emateko aitzakiarik, ezta dragoiren bat agertzen bada ere.