Edukira jauzi egin.

Nabigazio menu nagusira jauzi egin.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa.

Hasiera > Natura zainduz

Natura zainduz


Zuhaitza

Garraio publikoa erabiliko dugu, ahal den neurrian, ibilbide hasierara joateko. Autoa hartuz gero ez ditugu pistak erabiliko; oinez joango gara eta bide batez, inguruaz gozatuko dugu; ez ahaztu kirola egitera etorri garela.

Ekarri dugun guztia etxera eramango dugu: zaborra, ontziak, zigarrokinak, etab. Ez ditugu ezkutatuko edo lur azpian gordeko.

Komun moduan erabiltzeko lekuak iturrietatik, erreketatik, eraikinetatik, atsedenlekuetatik eta bideetatik urruti egon behar dute.

Inguruetan hazten diren landareak ez ditugu hartuko. Landare asko interes handiko espezieak dira, urriak eta mendiko baldintza berezietara moldatuak.

Haitzak dauden inguruetan ahal dugun gutxien gogaituko dugu bertako fauna. Hegazti eta saguzar askok, batzuk desagertzeko arriskuan, haitzak erabiltzen dituzte babesteko edo habiak egiteko. Abendua eta ekaina bitartekoa da sasoirik erabakigarriena, izan ere harraparien estaltze eta hazkuntza sasoia da.

Ez sortu iskanbilarik eta ez egin beharrezkoa ez den zaratarik. Oso sentikorrak diren fauna espezieak kaltetu ditzakegu eta baita beste oinezkoak gogaitu eta nahasi.

Bideko ataka eta hesi guztiak itxiko ditugu. Inguruko larre, laborantza, baratza eta abereak errespetatuko ditugu. Baserri mundua errespetatuko dugu. Txakurra mendira badaramagu , inor gogaitzen ez duela egiaztatuko dugu, eta beharrezkoa izango balitz, lotu egingo genuke.

Zuhaitz, arroka edo harrietan ez dugu ezer idatzi, margotu edo grabatuko. Ibilbideen markaketa horretarako prestaturik dauden mendizaleek egiten dute.

Ibilbide berriak sortzeko Gipuzkoako Mendi Federazioarekin jarriko gara harremanetan.

Baina batez ere, inguruaz kezkatuko gara, naturaz gozatzeko dugun eskubidea aldarrikatuz eta beste taldeek bertan gehiegikeriak egitea saihestuz. Gustuko dugu natura eta berau zaintzen lagunduko dugu.

Natura - gune babestuetan bertako araudia errespetatuko dugu.


Gipuzkoako mendi ibilaldiak web guneari buruzko informazioa.